Interesa piztu du herrian konpostajearen gaiak

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko martxoaren 6a

Oraindik ez dugula ongi bereizten ikusi zen otsailaren 26an Kattalin PAUL

Zaborrontzian zer botatzen den ikusteko karakterizazio eguna egin zen otsailaren 26an

Interesa paratzen ari da jendea konpostajearen gaiaren inguruan. Dozena bat lagun bildu ziren otsailaren 26an, karakterizazioa egiteko. Oraindik biziklapena gaizki egiten dugula agerian geratu zen, denak nahasian botatzen ditugula ikusi baitzen proba honetan. Herriko zabo­rrontziak hustu eta bertan zer botatzen dugun aztertu zen. Beira nahiko ongi bereizten da, baina organikoa, plastikoa eta papera dena nahasian botatzen da eta ho­rrek, azken helburua den birziklatzea zaildu eta zenbait kasutan, ezinezkoa egiten du. Gaizki egindakoa ikusita, ea  jendeak kon­tzientzia hartu eta poliki-poliki hobe­tzen goazen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun