Erreka Xabierraldira

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Urtero bezala Xabie­rraldian parte hartzeko autobusa antolatu du Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 15an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 17 eurokoa izanen da Errekako bazkide ez direnentzat eta 14 eurokoa bazkideentzat.
 
Irteera goizeko 5etan izanen da Doneztebetik eta Iruñean geldituko da autobusa. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu ibiltariak eta Doneztebera itzuliko dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun