Menopausiari buruzko tailerra antolatu du Doneztebeko Osasun zentroak, «etapa hau naturaltasunez eta osasunez» bizitzen ikasteko helburuarekin. Parte hartzeko martxoaren 6a baino lehen deitu behar da 948 456001 telefonora.
40 eta 55 urte bitarteko emakumeei zuzendutako tailerrak martxoaren 10, 14, 20 eta 24ean eskainiko dira Malerrekako Mankomunitateak Donezteben duen egoitzan, goizeko 9:30etik 12:30era.