Arkupeak elkartekoen eguneko mus txapelketa

Maider PETRIRENA 2014ko martxoaren 6a

Jaione OTXANDORENA

Arkupeak Elkarteko jubilatuek beraien besta ospatu zuten Ariztigain kanpinean. Bazkaria baino lehen 8 bikotek musean jokatu zuten eta ondorengoa izan zen beraien sailkapena. Irabazleak, Oryo eta Santiago, bigarrenak Fulgencio eta Pa­txiku, hirugarrenak Frantxiska eta Teo eta laugarrenak Migeliko eta Felix. Lau bikoteak ageri dira argazkietan, Juan Antonio Ibarra Arkupeak elkarteko herriko ordezkariarekin batera. Giro onean pasatu zuten eguna. Osotara 49 jubilatuk izan zuten aukera egun eder honetaz gozatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun