Juliana Inda Goñi anderea omendu zuten otsailaren 19an, hain zuzen ere egun horretan 100 urte bete zituelako.
Juliana Inda Goñi Donamarian sortu zen 1914ko otsailaren 19an. Haurra zela, bere senide eta gurasoekin batera Lesakara joan zen bizitzera. Urteetan Afrika, Bartzelona eta Donostian lanean ibili ondoren, Lesakara itzuli zen bere gurasoak zaintzeko. Azkeneko 8 urteetan Sunbillan bizi da seme-alabatzat dituen bere ilobekin batera. Bere 100. urtebetetzea familia eta lagunekin zoriontasun handiz ospatu du.