Luis Gardek irabazi du Xabier Lete poesia saria

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Luis Gardek irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Xabier­ Lete poesia saria. Lehiaketaren bigarren edizioan 23 lan aurkeztu dituzte eta idazle doneztebarraren Eremuen berkalifikatzea lana saritu du Joxe­rra Gar­tziak, Tere Irastorzak, Jose Angel Irigaraik eta Lourdes Otaegik osatutako epaimahaiak. Garderen laneko poemetan "arnasa handiko ahots poetikoa" aurkitu dute, "oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika". Hala, epaimahaiaren arabera, "liburuaren hausnarketa ildo nagusietako bat bihurtu du egungo krisi garaiari egokitzen zaion poesia moduaren bilaketa, apaindura hutsala izatetik aldenduta". Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun