Kultur Eguna antolatu du Sarako Har Hitza hauteskunde zerrendak martxoaren 8an

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 7a

Joseba Tapiaren emanaldiak borobilduko du Har Hitzak antolatutako Kultur Eguna. Artxiboko argazkiak

Joseba Tapia trikitilariaren kontzertu batekin borobilduko da larunbat osorako egitarau zabala

Sarako Har Hitza, EHBAIko hauteskunderako zerrendak kultur eguna antolatuko du martxoaren 8an. Merkatua, herri kirol desafioa, bertsolariak, dantzariak, haur txokoa, antzerkia eta eguna borobiltzeko, Joseba Tapia trikitilariaren kontzertua izanen dira.


Sarako Har Hitza, EHBAIko hauteskunderako zerrendak kultur eguna antolatuko du martxoaren 8an. Merkatua, herri kirol desafioa, bertsolariak, dantzariak, haur txokoa, antzerkia eta eguna borobiltzeko, Joseba Tapia trikitilariaren kontzertua izanen dira.

Larunbat goizean 9:30etik 12:30era merkatu bat izanen da plazan, tokiko ekoizleekin. 10:30etik goiti, herritarren arteko kirol desafio bat izanen da, bertsolariak eta txalaparta entzuten ahalko dira eta Sarako dantzariek ikusgarri ttiki bat emanen dute. Haurrak ez dira ahantziak izan, haientzat haur xokoa eta zaldi ibilaldiak izanen baitira.

Arratsaldean, ekitaldiak Lur Berri gelan iraganen dira, 6etatik goiti. Ekitaldiak Euskalduna naiz eta arraro nago antzerkiarekin hasiko dira, ondotik Euskararen inguruko eztabaida bat eramanen da. Segitzeko txalaparta eta sua nahasten dituen ikuskizun bat emanen da eta bertsolariak entzuten ahalko dira berriz. Bukatzeko Joseba Tapia trikitilariak kontzertu bat emanen du. Egun osoan jateko eta edateko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun