Bertso afaria antolatu du Ezkurrako Udalak martxoaren 8rako

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Julio Soto eta Amets Arzallus berriz ere bertso kantari ariko dira mahai-inguruan. Artxiboko argazkia

Julio Soto eta Amets Arzallus izanen dira larunbat arratsean Barranka ostatuan

Ezkurrako Udalak bertso afaria antolatu du martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Barranka ostatuan, 20:30etik aurrera Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolarien saioaz gozatzeko aukera izanen da. Horiekin batera, Irune eta Itsaso trikitilariak arituko dira saioari musika ikutua ematen.

Ezkurrako Udalak bertso afaria antolatu du martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Barranka ostatuan, larunbatean 20:30etik aurrera Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolarien saioaz gozatzeko aukera izanen da. Horiekin batera, Irune eta Itsaso trikitilariak arituko dira saioari musika ikutua ematen.

Ezkurrako Udalak jakinarazi du ez dela soilik Ezkurrakoentzat antolatutako ekitaldia eta beraz, herritarrak eta kanpotarrak gonbidatuta daudela. Animatu zaitezte!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun