Lurpea elkarteak Kobazuloen V. Eguna antolatu du martxoaren 9rako

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Euskal Herriko leze ezberdinetako ordezkariek Urdazubin aurketu zuten martxoaren 9ko Kobazuloen Eguna. Utzitako argazkia

Elkarteko Euskal Herriko sei lezetarako sarrera erdi prezioan izanen da igandean eta bertze hainbat ekintza prestatu dituzte

Zugarramurdiko Sorginen lezeak, Urdazubiko lezeak, Sarako Lezeak, Mendukilo Kobak, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Ekainberrik osatzen dute 2008an sortutako Lurpea elkartea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Martxoaren 9an, igandean, kobazuloen bosgarren eguna antolatu dute.

Zugarramurdiko Sorginen lezeak, Urdazubiko lezeak, Sarako Lezeak, Mendukilo Kobak, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Ekainberrik osatzen dute 2008an sortutako Lurpea elkartea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Martxoaren 9an, igandean, kobazuloen bosgarren eguna antolatu dute.

Kobazuloen egunerako, aipatutako lezeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Kobazuloen egunean sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Urdazubiko Irigoienea Hotelean asteburuko alojamenduko eta kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko bono baten zozketan parte hartuko dute.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.

Bertze ekintza batzuen artean, Lurpea elkarteko lezeek www.lurpea.com webgunea jarri zuen martxan eta bertan jaso daiteke kobazulo guztien informazioa.

 

Zugarramurdi, Urdazubi eta Sarako egitaraua

Zugarramurdiko lezeari dagokionez, sarreren prezioak %50eko deskontua izanen du eta bisita gidatuak eginen dira igandean 12:00etan euskaraz eta 17:00etan gazteleraz. Ordubeteko iraupena izanen dute. Bisita Zugarramurdiko plazan hasiko da baina sarrerak Sorginen Museoan erosi behar dira: Helduak 3,50 euro eta haurrak 2 euro.

Urdazubin ere erdi prezioan izanen dira sarrerak eta Alkerdiko lezera bisita gidatu bereziak eginen dira, 09:30ean eta 16:00etan. Alkerdiko lezean Nafarroako aztarna zaharrena aurkitu dira, Madalen aldikoak. Normalean bisita ezin diren arrasto eta grabatuak ikusteko aukera berezia izanen da igandekoa. Bisita bakoitzen 30 lagun sartuko dira gehienez eta aldez aurretik info@cuevasurdax.com posta elektronikoan erreserba bat egitea beharrezkoa izanen da. 13:00ean, Urdazubiko lezeen lokalean, Diego Garate aurrehistorialak hitzaldia eskainiko du, “Euskal Herriko Paleolito aldiko labar artea” izenburupean.

Sarako lezeetan, 2x1 promozioa eginen da igandean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun