Kantu Zaharren besta eginen da Sunbillako kanpinean martxoaren 8an

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 4a

Aitzineko bi edizioetan jendez gainezka egin du Sunbillako kanpinak. Artxiboko argazkia

Hirugarren edizioa beteko du aurtengoan

Sunbillako Ariztigain kanpinean Kantu Zaharren Eguna antolatu dute hirugarren aldiz martxoaren 8rako. Bazkaldu bitartean kantuan ariko dira eta bazkal ondoren eta arratsaldean ere berdintsu. Francisco akordeolariaren laguntzarekin Kanta zaharrak abesteko aukera izanen dute, Angel Mariezkurrena, Alberto Zunzarren eta Aitor Ibarra Jalisko kantuen gidari dituztela.

Menuari dagokionez, ahate moussa paxazko ogiarekin, urdaiazpikoa, arrain pudina, kroketak, bildots errea entsaladarekin eta gazta-tarta yogur izozkiarekin izanen dute, dena ardoarekin, kafearekin eta koparekin ongi bustia. Bazkaria, afaria eta egunean banatuko den liburuaren truke 48 euro ordaindu beharko da. Izena eman nahi duenak Ariztigainera deitu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun