Eskualdeko 1.462 lagun zeuden lanik gabe otsail hondarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 4a

Ilbeltzean baino 33 guttiago, Nafarroa osoko enplegu bulegoen artean Doneztebekoa izan da langabezia gehien jautsi dena, %2,21

1.462 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak otsail hondarrean, ilbeltzean baino 33 guttiago. Nafarroa osoan kasik berdintsu mantendu da langabezia (%0,15 jautsi da) otsailean, eta Doneztebeko bulegoa izan da jautsiera nabarmenena izan duena (%-2,21).

1.462 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak otsail hondarrean, ilbeltzean baino 33 guttiago. Nafarroa osoan kasik berdintsu mantendu da langabezia (%0,15 jautsi da) otsailean, eta Doneztebeko bulegoa izan da jautsiera nabarmenena izan duena (%-2,21).

Otsailean 409 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 88 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 664 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 3 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 645 langabetu daude, urtarrilean baino 30 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 6 lagun guttiago daude langabezian, 97 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean urtarrileko langabetu kopuru bera dago, 56 emakume.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina otsailean zerbait jautsi da, 993tik 972ra langabetura pasatuz, 21 guttiago. Industria arloan ere 11 langabetu guttiago daude, 241 denera. Eraikuntzan, aldiz, langabetu bat gehiago dago, 163. Nekazaritzan lau lagun guttiago daude langabezian, 22 lagun, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 64 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 2 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun