Inauteri giroan murgildu dira eskualdeko herri aunitz asteburu osoan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 28a

Iñude eta artzaiek goizez eta arratsaldez eginen dituzte beraien dantzak. Artxiboko argazkia

Igandean Inude eta Artzaiak ibiliko dira Beran eta zakozarrak Lesakan

Zenbait herritan urtarrilean hasi ziren inauteriak ospatzen. Zubieta, Ituren eta Aurtizko joaldun eta mozorroen eta Sunbillako karrozen ondotik, han eta hemen atera dituzte disfrazak eta etxez etxeko puxka biltzen ibiliak dira gazteak eta hain gazte ez direnak. Otsaila eta martxoa lotzen dituen asteburu honetan hasiko dira inauteri data ofizialak eta herri aunitzetan inauteri giroan murgilduak daude dagoeneko. Igandean inude eta artzaiak ibiliko dira Beran eta zakozarrak Lesakan.

Zenbait herritan urtarrilean hasi ziren inauteriak ospatzen. Zubieta, Ituren eta Aurtizko joaldun eta mozorroen eta Sunbillako karrozen ondotik, han eta hemen atera dituzte disfrazak eta etxez etxeko puxka biltzen ibiliak dira gazteak eta hain gazte ez direnak. Otsaila eta martxoa lotzen dituen asteburu honetan hasiko dira inauteri data ofizialak eta herri aunitzetan inauteri giroan murgilduak daude dagoeneko. Igandean inude eta artzaiak ibiliko dira Beran eta zakozarrak Lesakan.

 

DONEZTEBE

Ortzeguneko trikipoteoa eta Herriko Ostatuko afariaren ondotik, ortziral goizean eskean ibili dira gazteak baserriz baserri. 14:00etan bazkaria izanen dute Herriko Ostatuan eta bazkalondoan musika Modestorekin. 21:00 Kuadrilen afaria.

Martxoaren 1ean, larunbat arratsaldeko 4etatik 7:45era karrozen desfilea eginen da Aparandik aterata. 20:00etatik 22:00etara Jalisko ariko da eliz atarian. 22:00etan Kuadrilen afaria eginen da.

 

BAZTAN

Elizondon ere, Orakunde Egunaren ondotik, ortziral goizean puxka biltzen ibili dira gazteak. Ortziral arratsaldeko 4etan haurren desfilea izanen da. Desfilearen ondotik, txokolatea eta dantzaldia haurrendako. 22:00etan Jantziloren erretzea plazan.

Martxoaren 1ean, larunbat eguerdian, mozorro eta orgen desfilea hasiko da.

Lekarozen otsailaren 28 eta martxoaren 1ean izanen dira, ortzileria eta larunbatean. Arkaitz Mindegia arituko da trikitixarekin eta beti bezala etxez etxe ibiliko dira, ortzilerian baserri eta auzoetan eta larunbatean herrian. Ortzilerian sagardotegian afalduko dute eta larunbatean herriko ostatuan.

Gartzainen, otsailaren 28an, ortziralean gazteen gosaria egin dute Fransenen eta baserrietan eskea. Arratsaldean, Etxarri eta Aixteiko auzoetan ibiliko dira. Biharamunean, Fransenen gosaldu ondotik, herrian eta Aizanon etxez etxe ibiliko dira. Gauez afaria eta dantzaldia.

Almandozen herri afaria eginen dute otsailaren 28an, ortziralean eta baserri eta etxeetan barrena ronda eginen dute larunbatean Sandraren soinuarekin alaiturik.

Arizkunen igande eta astelehenean abiatuko dira inauteriak etxez etxeko eskean. Astearte eguerdian hartza aterako da.

 

BERA

Beran, martxoaren 2an, igande goizeko 10:00etatik aitzinera goiz osoan herrian barna, Eztegara pilotalekutik hasita Inude eta Artzaiak ibiliko dira. 18:00etan Eztegara pilotalekutik Altzatera ibiliko dira Inude eta Artzaiak.

Martxoaren 3an, astelehen goizean zingar-arraultzea eginen da. 19:00etatik 20:00etara Afrika Lion taldearen emanaldia Altzateko karrikan.

 

LESAKA

Martxoaren 2an, igandean, goiz-arratsaldez Goitarrak ibiliko dira baserriz-baserri.17:00ak aldera Zakozar ttikiak aterako dira, trikitilari eta panderojole taldearekin. Ordubete lehenago geldituko dira frontoiaren gibeleko aldean, zakoak betetzeko. Ondoren Zakozar haundiak aterako dira. Segidan dantzaldia plazan.

Martxoaren 3an, astelehen goiz-arratsaldez Fraindarrak eta Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. Goiz-eguerdian karrozak aterako dira plaza inguruan. Arratsaldean dantzaldia izanen da plazan.

Asteartean oraindik Fraindarrak taldeko kide batzuk ibiliko dira baserriz baserri.

 

ETXALAR

Etxalarren, igandean edo Zaldun Inaute egunean ez da inauterietako aparteko ekitaldirik izaten, baina urtero bezalaxe, kinto bestak ospatuko dituzte.

Astelehen Inaute egunean herriko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoetan eta bertzeak beheko auzoetan eskean ibiliko dira egun osoan. Gero bazkaria izanen dute eta 21:00etan pintxoak Elutsa ostatuan.

Astearte mozorro eguna izaten da hondarrekoa Etxalarren. 12:00ak aldera herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. 14:00etan bazkaria. 18:00etatik 20:30era dantzaldia Beñatekin plazan. 19:00ak aldera taloak jateko aukera izanen da.

 

GOIZUETA

Martxoaren 2an, igande arratsaldeko 5etan Gaztetxoen zahagi dantza eginen da. 18:30ean dantzaldia Aierrik taldearekin. 21:30ean Mozorroen afaria.

Martxoaren 3an, astelehen goizeko 8:00etan mozorroen irteera baserrietara. 10:00etan plaza eta soziedadea apaintzea, gaia: piratak. 11:30ean hamaiketakoa 12:00etan desfilea herrian zehar. 13:00etan umeen bazkaria. 14:30ean helduen bazkaria. Ondoren umeentzako tailerrak eta “piratas del caribe” pelikularen emanaldia. 16:30ean futbito txapelketa eta altxorraren bila. 18:00etan merendola 18:30ean mozorroen etorrera herrira, dultzaineroekin. 19:00etan plazan dantzaldia Aierrik taldearekin. 22:00etan mozorroen afaria.

Martxoaren 4an, astearte goizeko 9etan mozorroen gosaria. 10:00etan mozorroak herriko kaleetan zehar. 14:00etan mozorroen bazkaria 17:00etan zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita. 19:00etan erromeria Gugaz taldearekin 20:00etan karrozen desfilea. 22:00etan mozorroen afaria. 23:30ean erromeria Gugaz taldearekin plazan. Inauterietako ospakizunek hurrengo asteburuan ere segida izanen dute Goizuetan.

Martxoaren 8an, larunbat eguerdian poteoa eginen da Igandea txarangarekin. 14:00etan mozorroak bazkaria. 17:30 aldera poteoa igandea txarangarekin Izkiña tabernatik hasita. Gauean kontzertua gaztetxean Skabidean eta Dj Josebita taldeekin.

 

URDAZUBI

Martxoaren 2an, igande goizean Urdazubiko gazteen gosaria izanen da Gauiñara elkartean 09:00etan mozorroak jauntzi eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean. Modesto Ordoki akordiolariak jarriko du animazioa.

Martxoaren 3 eta 4an, astelehen eta asteartean, goizeko 10:00etan elkartuko dira Karretero ostatuan eta denak elkartu ondotik baserriz baserri ibiliko dira eskean. Bi egun hauetan Mari Joxe Etxeberria eta Jaione Kordobaren trikitixa eta panderetaren doinuek alaituko dute herria.

 

SARA

Sarako ihauteriak martxoaren 1 eta 2 an ospatuko dira. Usaian bezala larunbatarekin herriko gazteak etxez etxe ibiliko dira auzoak alaitzen kantu eta dantzekin. Igandean plazan dantzak eta Zanpan­tzarren auzia eginen dira eta Sarako kantariek sorpresa bat prestatuko dute. Ondotik, eguer­di eterdi aldean hiru eskolek antolatutako bazkaria izanen da Lur Berri gelan. Helduentzat 13 euro eta haurrentzat 6 euro. Txartelak salgai daude Herriko Etxeko edantegian, Baketun, Keinun eta Pleka trinketean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun