Bi multzotan banatutako zortzi bikotek jokatuko dute erremonteko Sagardo txapelketa. Larunbat honetan abiatuko da laugarren edizioa eta berrikuntza moduan, bikote bakoitzak sagardotegi baten izena eramanen du kamixetan. Honela, A multzoan, Koteto Ezkurra doneztebarrak eta Endika Urrutia saldiastarrak Larregain sagardotegiaren izena eramanen dute. A multzoko gainerako bikoteak hauek izanen dira Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarra (Altzueta), Etxeberria IV eta Ion (Bereziartua) eta Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarrak (Saizar). B multzoan, Juaristi eta Agirrezabala (Petritegi), Aritz Juanenea saldiastarra eta Julen San Miguel doneztebarra (Gaztañaga), Matxin III eta Joxe Etxeberria III doneztebarra (Gurutzeta) eta Gorka Urtasun iruritarra eta Barrenetxea IV (Oialume Zar). Zortzi bikote eta zortzi sagardotegi.
Larunbat honetan jokatuko da txapelketako lehen partida: Juaristi eta Agirrezabala, Juanenea eta San Miguelen kontra. Hasierako ligaxka martxoaren 29ra bitarte jokatuko da. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira apirilaren 12an jokatuko diren finaledietarako eta finala apirilaren 19an jokatuko da.
Protagonistek aipatu dutenez, «bikoteak inoiz baino orekatuagoak daude» eta beraz, txapelketa berdindua espero da. 2011ko lehen edizioa Juaristi eta Olazarrek irabazi zuten, 2012ko Oñatz eta San Miguelek eta 2013koa aurten ere bikote osatzen duten Matxin III eta Etxeberria III.ak.