Emakumearen Egunaren harira kanpaina berri bati ekin dio Doneztebarrak elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 26a, 10:28

Doneztebarrak elkarteko Ana Mari Arregi, Mendaur institutuko ikasleekin. Utzitako argazkia

50 euroko zazpi erosketa bale zozketatuko ditu eta 100 euroko bertze sari bat izanen da esaldirik politenarentzat

Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Emakumearen Eguna oinarri hartuta, kanpaina berri bati ekin dio otsailaren 26tik martxoaren 8ra. “Emakume izateagatik eta beti hemen egoteagatik” elkarteko saltoki eta zerbitzuetan guttienez 5 euroko erosketa egiteagatik 50 euroko 7 erosketa baleren zozketan parte hartuko dute bezeroek. Horretaz aparte, beti ondoan dagoen emakume horri (ama, arreba, bikotea, laguna, amatxi, merkatari…) esaldi berezi bat eskainiz bertze lehiaketa batean parte hartzeko aukera ere izanen da. Esaldi hori komertzioren batean entregatu eta 100 euroko erosketa balea lortuko du esaldirik politenak.

Hain zuzen, martxoaren 8an, 20:00etan eginen da baleen zozketa eta banaketa Santa Luzia Plazan. Aitzinetik 18:00etan, Doneztebeko Udalak antolatutako zine-foruma izanen da Herriko Ostatuan. ¿Y ahora adónde vamos? filma eskainiko da eta gero solasaldia eta partehartzaileentzako luntxa eskainiko da.

Mendaur institutuko ikasleek emakumeen historiaz eta lilaz jantziko dituzte dendak

Kanpaina honetaz aparte, emakumearen eguna dela eta, Mendaur institutuko DBHko 2.mailako ikasleek iniziatiba bat izan dute eta merkatari elkarteari kolaborazioa eskatu diote. Ikasleek historian nabarmendu diren emakumeei buruzko kartelak prestatu dituzte. Kartelak kartulina lilan doaz eta gainean emakume desberdinen argazkiak itxekita doaz eta ondoan testu deskriptibo bat. Doneztebarrak elkarteko saltoki eta zerbitzutan jarriko dituzte erakusgai kartel horiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun