Mari Carmen Ganboa doneztebarrak idatzitako esaldi bat ehun euroko erosketa bonoarekin saritu du Doneztebarrak merkatarien elkarteak. Emakumearen Egunaren inguruan egindako lehiaketara esaldi aunitz aurkeztu ziren eta lan zaila izan dute Doneztebarrak elkartekoek esaldia aukeratzeko. 50 euroko zazpi erosketa-bono ere zozketatu zituzten.
Ser mujer no te obliga a luchar por los sueños ajenos, tienes derecho a alcanzar los tuyos propios (Emakume izateak ez zaitu bertzeen ametsengatik borrokatzera behartzen, zureak lortzeko eskubideak daukazu). Mari Carmen Ganboren esaldi hauxe izan zen saritua. 50 euroko zazpi erosketa-bonoei dagokienez, Cheli Arretxea (Doneztebe), Igone (BKZ), Joxe Puerto Martin (Zubieta), Mari Carmen Martinez (Doneztebe), Jose Ríos Sánchez (Doneztebe), Ino (Doneztebe) eta Maite (Doneztebe) izan ziren saridunak.