Otsailaren 2an aurkeztu dute Doneztebeko Kasino elkartean Erreka elkartearen triatloi sekzio berria. Gorka Bidegain taldekideak aipatu digunez, «duela urte pare bat, triatloia kanpoan egiten genuen doneztebar batzuei, Errekan triatloiko sekzio bat egiteko gogoa piztu zitzaigun, hala, joan den urtean hasi ginen hori gauzatzeko lehendabizko bilerak egiten. Eta erran beharra da, inoiz espero ez genuen erantzuna izan dugula, 42 kirolariko taldea osatu baitugu».
24 kirolari federatu eta bertze 18 ez federatu izanen dira oraingoz taldean, «baina noski, ateak denendako zabalik daude» Kirolari horien artean, gisa guzietakoak dituzte, lehenagotik triatloian ibilitakoak, atletismotik datozenak, bizikletatik, mendi bizikletatik...
Orokorrean taldearen helburua Euskadiko eta Nafarroako probetan parte hartzea izanen da, duatloi eta triatloietan... «Talde berria denez, hori izanen da helburua, parte hartze horiekin taldea beste urteetarako sendotzea» dio Bidegainek.
Kirolari bakoitzak bere helburu partikularrak ere baditu, «hala batzuk duatloietan parte hartzea dute helburu, bertze batzuk triatloi olinpikoetan, eta bakarren batek, iron man batean…». Horiei guztiei eta ondotik etorri nahi dutenei babesa emanen die Errekako Triatloi sekzioak. Norbaitek oraindik Errekaren triatloi taldean parte hartu nahi balu, errekatriatlon @gmail.com helbidera mezua igorri dezala.
ERREKAKO TRIATLOI TALDEA
| IZENA | HERRIA | FEDERATUA |
| Gorka Bidegain | Doneztebe | BAI |
| Xabi Bañares | Doneztebe | BAI |
| Ugaitz Garde | Gartzain | BAI |
| Alfredo Telletxea | Doneztebe | BAI |
| Patxi Urtxegi | Narbarte | EZ |
| Mikel Bertiz | Doneztebe | BAI |
| Iñigo Mangado | Doneztebe | BAI |
| Josu Juanena | Doneztebe | EZ |
| Txibi Uterga | Doneztebe | EZ |
| Jokin Apezetxea | Doneztebe | BAI |
| Andoni Blas | Doneztebe | EZ |
| Maialen Zamorano | Doneztebe | BAI |
| Fermintxo Oteiza | Narbarte | EZ |
| Mikel Telletxea | Doneztebe | BAI |
| Txemo Garziarena | Elgorriaga | EZ |
| Miren Mangado | Doneztebe | BAI |
| Iñigo Arregi | Doneztebe | BAI |
| Santi San Miguel | Doneztebe | BAI |
| Alberto Barberena | Lekaroz | BAI |
| Iñigo Etxeberria | Elgorriaga | EZ |
| Ibai Ordax | Doneztebe | EZ |
| Iñigo Ostiz | Doneztebe | EZ |
| Julen Lizartza | Arizkun | BAI |
| Iker Mariezkurrena | Sunbilla | EZ |
| Jon Maritxalar | Sunbilla | BAI |
| Unai Plaza | Lekaroz | BAI |
| Javier Magana | Burlata | BAI |
| Liborio Ariztia | Doneztebe | EZ |
| Aritz Baleztena | Doneztebe | BAI |
| Jon Oskaritz | Arizkun | BAI |
| Igor Agesta | Sunbilla | EZ |
| Iñaki Telletxea | Elizondo | BAI |
| Samuel Merayo | Elizondo | BAI |
| Iñigo Lasaga | Doneztebe | BAI |
| Izaskun Etxeberria | Oiartzun | EZ |
| Martintxo Otxandorena | Elgorriaga | EZ |
| Bixente Ibarra | Sunbilla | EZ |
| Endika Eugi | Elizondo | BAI |
| Imanol Otero | Elizondo | EZ |
| Rafa Maritxalar | Mugairi | BAI |
| Javier Candal | Bilbo | BAI |
| Sergio Morate | Bera | EZ |
BULTZATZAILE NAGUSIAREN IRITZIA
Gorka BIDEGAIN | ERREKA TRIATLOI TALDEA