Aurten ihauteriak martxoaren 1 eta 2 an ospatuko dira. Usaian bezala larunbatarekin herriko gazteak etxez etxe ibiliko dira auzoak alaitzen kantu eta dantzekin. Igandean plazan dantzak eta Zanpantzarren auzia eginen dira eta Sarako kantariek sorpresa bat prestatuko dute. Ondotik, eguerdi eterdi aldean hiru eskolek antolatutako bazkaria izanen da Lur Berri gelan. Helduentzat 13 euro eta haurrentzat 6 euro. Txartelak salgai daude Herriko Etxeko edantegian, Baketun, Keinun eta Pleka trinketean.