Arkupeak elkarteko bazkideek bere eguna ospatu dute

Fernando ETXEBERRIA 2014ko otsailaren 20a

Mus txapelketako hiru lehenbiziko bikoteak. Erdian, txapeldunak. Fernando ETXEBERRIA

Jose Luis Escuderok eta Migel Baleztenak irabazi zuten mus txapelketa

Otsailaren 9an, Era­tsungo Arkupeak Elkarteko bazkideek  beren eguna ospatu zuten. Eratsunen meza aditu ondotik, Ezkurrako Ba­rranka ostatuan elkartu ziren bazkari eder bat egiteko. Segidan, muslari famatuak aurrez au­rre aritu ziren lehian eta Jose Luis Escudero eta Migel Baleztenak osatutako bikotea atera zen garaile. Finalean, Calixto Estanga eta Pedro Berazari irabazi zioten. Migel Elizalde eta Javier Descarga hirugarren izan ziren. Egun horretan bildu ziren Saldiasen, Beintza-Labaien eta Saldiasko bazkideak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun