Otsailaren 26an, asteazkenean, Ezkurra inguruan ibilaldi eder bat egiteko aukera izanen dute jubilatuek. Perralekutik abitu eta ehiztarien txaboletatik barna, Zuparrobira iritsiko dira. Basakaitz-ko maldatik jeitsiko dira segidan Eratsungo errepideko sarreraraino eta Ola, Errandonea eta Amokonea baserrietatik pasaz, Ezkurrako frontoira iritsiko dira. Goizeko 8:30ean abiatuko dira Barranka ostatutik eta bertan bukatuko da ibilaldia bazkari eder batekin. Indarrak berreskuratzeko babarrunak sakramentuekin eta oilaskoa izanen dute. Interesatuek 646 548610 telefonora deituta eman behar dute izena.