Eskolako haur eta gurasoak udaberria prestatzen hasi dira neguan

Arantxa ITURRALDE 2014ko otsailaren 20a

zuhaitza landatzen eta kabi-kutxak zuhaitzetan jartzen. Mikel ALBISU

Kabi-kutxak paratu dituzte eskola ondoan eta lizarrak landatu dituzte Salbatore ermita aldean

Herriko eskolako haurrek eta gurasoek ederki aprobetxatu dute negua, udaberria pres­tatzeko. Otsail hasierako astean, Juan Goñi hegaztien adituaren laguntzarekin, eskola inguruko zuhaizti batean hainbat kabi-kutxa paratu zituzten, kaskabel­tza eta amilo­txa bezelako txoriek kabia errezago egin dezaten. Udaberrian zehar bisitatu beharko... ea animatu diren!
 
Aste berean Salbatore ermita inguruan hain­bat lizar ere landatu zituzten, udalaren laguntzarekin. Leku ede­rra eta airosoa da, he­rriko ikuspegi paregabea eskaintzen duena eta, dudarik gabe, uda sasoian itzal pixka bat izatea eskertuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun