Giro ederrean ospatu dituzte inauteriak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Haur eta gazteak eskean ibili ziren etxez etxe. Utzitako argazkia

Gazteak puxka biltzen ibili ziren etxez etxe musikarien laguntzaz

Gazteluko inauteriak otsailaren 1 eta 2an ospatu ziren giro ederrean.
 
ETXEZ ETXE
Larunbatean arra­tsaldeko 3:30 aldera abiatu ziren etxez-etxe puxka eta diru eskean, borondatearen arabera. Etxe batzuetan merendua ere eman zuten. Gazteluko gazteek eskerrak eman nahi dizkiete etxeko atea zabaldu zieten guziei. Pandereta eta trikitixarekin Maia­len, Maitane eta Leire ibili ziren. Gauean afaria izan zuten Herriko Ostatuan eta 20 haur eta 34 heldu bildu ziren. 
 
Igandean, berriz, bazkaria eta afaria izan zuten eta 30 bat persona elkartu ziren inauteriak akitzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun