Nahiz eta gure herriko aizkolaria urrezko mailako Euskolabel txapelketatik kanpo egon, ahalegin handia egin du jokatu dituen bi kanporaketetan.
Txapelketa honetan, Jon Rekondo aizkolari leitzarra izan du lagun. Bi saio jokatu dituzte, lehenbizikoa Urrozen urtarrilaren 26an eta bigarrena Leitzan otsailaren 2an. Urrozen galdu egin zuten eta Leitzara gogotsu eta indartsu joan ziren bi gazteak, txapelketan aurrera egiteko zuten azken aukerari eutsi nahian. Parez pare berriz aurkari gogor eta indartsuak zituzten, Azurmendi eta Otaño, beteranoak biak eta gaur egungo Euskal Herriko txapeldunak. Kanporaketa gogorra izan zen eta lehiak azken momentura arte iraun zuen. Zortzi segundugatik, txapelketari adio esan behar izan zioten.
Seguru beste txapelketa batean aurrean ikusiko ditugula berriz.