Bardoak 2014 bertso ekimeneko saioa burutu zen otsailaren 7an. 50 bat lagun bildu ziren estalpean, giro onean. Saio antolatzailea Etxeko kontuk izan zen (Iturengo Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiak eta hauen lehengusina, Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoien aritu ziren bertso kantari, baina argazkian ageri denez, laguntzaile ugari izan zuten hasierako agurra kantatzeko eta koreografiatzeko). Talde gonbidatua, berriz, Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta). Bertsolariek harrera beroa jaso zuten saio osoan, bertso saio polita atera zen eta etxeko taldea izan zen nagusi. Partehartzaileak eta entzuleak ere kontent gelditu ziren. Zorionak.