Baztan-Bidasoaldea osoan konpostajea bultzatzeko egiten ari den kanpainaren baitan, martxoaren 7an heziketa bilera eginen da arratsaldeko 7etan estalpean. Denbora horretan, aprobetxatu nahi da mankomunitatean eskaera egin duten partikularrei konpostagailua emateko. Joan den astean, otsailaren 13an eta 14an ere egin ziren bilerak, afera honi buruzko informazioa emateko.