Malerrekako Euskara Batzordeak antolatzen duen Malerreka kantuz emanaldia martxoaren 1ean izanen da Zubietan. Eguerdian abiatuko dira plazatik abeslariak eta musikariak eta kalez kale abesten ibili ondotik, Udalak bokaduren bat eskainiko du kantarientzat.