Julen San Miguel eta Patxi Olazar urtarrileko erremontelari onenak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Oramendi 2010

Master txapelketako finala galdu arren, Oriamendi 2010 enpresak urtarrileko erre­montelari onena izendatu du Julen San Miguel. A mul­tzoko lehena izan da, 37,43 punturekin. Urrizak 35 puntu eta Utergak 34,5 puntu eskuratu ditu. B multzoan, berriz, 40na punturekin berdinduak gelditu dira Larrañaga eta Patxi Olazar herritarra. Beraz, biak partida guziak irabazi dituzte, baina gipuzkoarrak partida bat gehiago jokatu duenez, sei, beretzat izan da rankingeko lehen postua. Olazarrek jokatu dituen bortz partidak irabazi ditu eta bertze edozein hilabetetan sailkapen buru izanen litzateke, baina urtarril honetakoan bigarrena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun