Asier Mutuberria da Kasino elkarteko presidente berria

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Juan Telletxea eta Pablo Elizondo ere sartu dira batzordean

Casino - La Union Elkartearen urteko batza­rra burutu zen urtarrilean, ohitura den bezala. Bertan erabaki ziren urte osoan egin beharreko lanak eta zuzendaritza ere berritu zen. Ma­yi Andueza eta Bi­xen­­te Gelbentzuk zuzendari­tza utzi dute eta beraien ordez Juan Te­lletxea eta Pablo Elizondo sartu dira. Segitzen dutenak: Lander Erkizia, Mari Jose Iribarren, Isabel Ibarrola eta Asier Mutuberria. Azken hau izanen da Elkarteko lehendakaria aurten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun