Etxeko eta auzoko konposta egiteko kanpaina berrian konpostagailu bat doan eska dezakete pertsona guztiek

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Etxeko eta auzoko konpostaren ingu­ruko kanpaina berria hasi da Baztan-Bidasoaldean. Kanpaina honetan materia organikoaren birziklapenean urrats bat aitzinera eman nahi da eta zonaldeko herri guztietan bilerak egiten ari dira.
 
Kanpainaren ezaugarriak direla eta, bi fasetan egitea erabaki da: lehenbizikoa otsailaren 10ean hasi zen eta zonaldeko herrien erdia hartuko ditu; eta bigarrena martxo bukaeran hasiko da eta geldi­tzen diren herrietan eginen da. Bileretan, euskara nahiz gaztelera erabiliko da, partehartzaileen arabera.
 
Gainera, herri bakoitzean bi bilera mota eginen dira. Lehenbizikoan zonaldeko hondakinen kudeaketa orokorraren inguruan eta zehazki materia organikoaren inguruan arituko dira, eta bigarrenean, aldiz, konpostajea zer den, zer botatzen ahal den eta zer ez, nola egiten den, etabar, azalduko da. Baratza edo belar zati bat dutenek eta kanpainan izena ematen duten bizilagunek konpostajea egiteko behar den guztia doan hartu ahal izanen dute: konpostagailua, aireagailua eta konpost gida, konpostajearen inguruko ikastaroaren ondotik banatuko direnak. Gainera, konpostajearen prozesuaren zehar teknikoen bixita hartu ahal izanen dute eta laguntza eskatu ahal izanen dute dituzten zalantzak edo galderak argitzeko.
 
Konpostagailua paratzeko tokirik izan ez, baina beraien hondakin organikoak konpostatu nahi dituzten bizilagunek, auzoko konposta egiteko aukera izanen ­dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun