Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa Bustitzen

Maider PETRIRENA 2014ko otsailaren 20a

Jontxu ANZIZAR

Urtarrilaren 31n Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen. Aurre­ko urteetan Ulibeltzak Elkartean ospatzen zen baina aurten Bustitz ostatuan egin zen. 13 bikotek hartu zuten parte eta txapeldunak Mikel Arrieta eta Pablo Maritxa­lar izan ziren. Txapeldun ordeak berriz, Julen eta Urko Ibarra. Bi bikoteek aukera izan dute otsailaren 15ean Iruñeko Arrano elkartean bertze kanporaketa batean parte hartzeko. Sariak Antrotokiko gazteek eman dituzte laguntza moduan. Beraz antolatzailea den Jontxuk eskerrak eman nahi dizkie Antrotokiko gazte guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun