Kantu Zaharren besta eginen da kanpinean

Maider PETRIRENA 2014ko otsailaren 20a

Hirugarren edizioa beteko du aurtengoan

Ariztigain kanpinean III. Kantu Zaharren Eguna antolatu dute mar­txo­aren 8rako. Ahate moussa paxazko ogiarekin, urdaiazpikoa, ­arrain pudina, kroketak, bildots errea entsaladarekin eta gazta-tarta yogur izozkiarekin izanen dute menuan, dena ardoarekin, kafearekin eta koparekin ongi bustia. Bazkaldu bitartean kantuan ariko dira eta baz­kal ondoren eta arra­tsaldean ere berdintsu. Francisco akordeolariaren laguntzarekin Kanta zaharrak abesteko au­kera izanen dute, Angel Mariezkurrena, Alberto Zunzarren eta Aitor Ibarra Jalisko kantuen gidari dituztela. 
 
Bazkaria, afaria eta egunean banatuko den liburuaren truke 48 euro ordaindu beharko da. Izena eman nahi duenak Ariztigainera deitu beharko du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun