Urtero bezala Xabieraldian parte hartzeko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 15an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 17 eurokoa izanen da Errekako bazkide ez direnentzat eta 14 euro bazkideentzat.
Irteera goizeko 5etan izanen da Doneztebetik eta Iruñean geldituko da autobusa. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu ibiltariak eta Doneztebera itzuliko dira.