Gure Txokoak bakarrik lortu du garaipena eskualdeko futbol talde nagusien artean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 24a

Eskubaloian ere galdu egin zuten Erreka eta BKTko talde nagusiek

Honakoa ere ez da asteburu ona izan eskualdeko futbol talde nagusientzat. Gure Txokoak garaipena lortu zuen Matzadako zelaiaren egoeragatik Lesakan jokatu behar izan duen partidan, baina gainerakoan, Beti Gaztek berdindu egin zuen etxetik kanpo eta Aurrerak, Baztanek, Doneztebek eta Baztan Bk galdu. Eskubaloian ere ez dira hobe joan kontuak. Doneztebeko Erreka talde nagusiak txapeldunen faseari ekin zion larunbatean Donezteben, baina galdu egin zuen Anaitazarraren kontra. BKTko neskek ere galdu egin zuten. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak Ordiziren kontra jokatu behar zuen partida bertan behera gelditu zen. Bigarren asteburuan segidan bertan behera gelditu da baztandarren errugbi partida, arerioek jokalari aski ez zutelako.

Honakoa ere ez da asteburu ona izan eskualdeko futbol talde nagusientzat. Gure Txokoak garaipena lortu zuen Matzadako zelaiaren egoeragatik Lesakan jokatu behar izan duen partidan, baina gainerakoan, Beti Gaztek berdindu egin zuen etxetik kanpo eta Aurrerak, Baztanek, Doneztebek eta Baztan Bk galdu. Eskubaloian ere ez dira hobe joan kontuak. Doneztebeko Erreka talde nagusiak txapeldunen faseari ekin zion larunbatean Donezteben, baina galdu egin zuen Anaitazarraren kontra. BKTko neskek ere galdu egin zuten. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak Ordiziren kontra jokatu behar zuen partida bertan behera gelditu zen. Bigarren asteburuan segidan bertan behera gelditu da baztandarren errugbi partida, arerioek jokalari aski ez zutelako. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Lagun Onak 1 - Beti Gazte 1 (Beñat Saralegi)

Nafarroako Preferente mailan

UD Mutilvera B 4 – Aurrera 1 (Mikel)

CD Subiza Cendea de Galar 4 – Baztan 0

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 4 (Andoni Riopedre, Aitzol Irizar, Alain Morcillo eta Mikel Agara) – Zestoa 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 1 (Dani Garcia) – Beti Kozkor 2

Baztan B 1 (Asier Bertiz) – Beti Onak B 3

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Unai Telletxeak 2 eta Ibon Txoperenak 2) – Sanse 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 2 – Hondarribia 0

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera – CD Etxarri Aranatz,

Doneztebe 4 (Emanuel Gonzalvesek 1, Diego Armandok 3) – San Fermin Ikastola 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Intxurre 5 - Beti Gazte 3 (Urki Txoperenak 3)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Mariño B 1 - Gure Txokoa 1 (Unai Olaziregi)

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CA Osasuna 4 – Doneztebe 0

CD Lezkairu 2 – Baztan 4 (Javier Maylinek 2, Elur Meoki eta Luis Urrutia)

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Dunboa Eguzki B 2 - Gure Txokoa 6 (Aimar Lekuonak 2, Mikel Eltzaurdiak 2, Aitor Lazkanotegi eta Xiker Lizardi)

Nafarroako infantilen lehen mailan

CDS Etxarri Aranatz 4 – Baztan 4 (Alvaro Fernandez, Oier Cordoba, Oskar Elorza eta Ibai Merino)

Doneztebe 0 – CD San Ignacio 3

Beti Gazte 6 (Aimar Zamorano, Jorge Agirrek 2, Jon Leiza, Julen Otxoteko eta Aimar Otxoteko) – Berriozar CF 2

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 1 (Gilen Quertier) – CD Internacional 4

Nafarroako Emakumeen Ligan

Doneztebe atsedena.

Neskak futbol 8

Beti Kozkor 2 - Beti Gazte 3 (Olaia Telletxea eta Rakel Lasagak 2)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Gure Txokoa 2 – Oiartzun 4

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta 4 – Ataun Trosketa 1

Nafarroako kadete mutikoak

Aurrera – CD Teresiano

Nafarroako neska kadeteak

Aurrera – CD Orvina

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean, Txapeldunen fasea

Erreka 20 – Anaitazarra 23

Emakumezkoen Liga

SD Lagunak 19 - Baztango KT 17

Mutiko jubenilak

Bardenas 33 – Erreka 33

Neska kadeteak

Baztango KT 20 – BM Lizarreria 26

Erreka – Oberena A

Infantil mutikoak

Ardoi 15 – Erreka 29

Infantil neskak

Baztango KT A 14 – Lagunak 30

Lizarreria B 27 – Erreka 20

Loyola 27 - Baztango KT B 8

Alebin neskak

Baztango KT B 7 - Baztango KT A 9

Erreka – Lizarreria A

Prealebinak

Cantolagua – Erreka

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Liceo Monjardin C 25 - Toki Ona Bortziriak 39

Neska kadeteak

Aran Sport Peralta 35 - Toki Ona Bortziriak 51

Neska infantilak

Lodosa 16 - Toki Ona Bortziriak 26

Minibasket neskak

Aranguren Multibasket 64 - Toki Ona Bortziriak 12

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 14 – Cantolagua B 34

 

ERRUGBIA

Euskal Herriko ligan

BRT Menditarrak – Ordizia bertan behera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun