Jaione Olazabal aresoarra Emazteak kantuz kantaldian izanen da

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 21a

Euskal Herri osoko emakumeak ariko dira kantari igande arratsaldeko 3:30ean Bidarraiko elizan

 
Emazteak Kantuz kantaldia egingo da igande honetan, otsailaren 23an, Bidarraiko elizan. Kantaldi honen berezitasuna bertan parte hartuko duten emazte gazteek Euskal Herriko 

eskualde guztietara eramango gaituztela da, ia eskualde bakoitzeko ordezkaritza egongo baita bertan.

 

Emazteak Kantuz kantaldia egingo da igande honetan, otsailaren 23an, Bidarraiko elizan. Kantaldi honen berezitasuna bertan parte hartuko duten emazte gazteek Euskal Herriko eskualde guztietara eramango gaituztela da, ia eskualde bakoitzeko ordezkaritza egongo baita bertan.

Nafarroatik Jaione Olazabal aresoarra ariko da kantuan eta, besteak beste, berarekin izango dira Amaren Alabak, Alaitz Telletxea edo Maixa Lizarribar. Gustua baduzue hitzordua arratsaldeko 3:30ean izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun