"Nola saldu denbora nahasietan" izeneko ikastaroa antolatu du Cederna Garalur Elkarteak Lesakan Alkaiagako egoitzan. Martxoaren 4, 11 eta 18an eskainiko da, 14:30etik 16:30era, merkataritza, zerbitzu eta turismo establezimenduetan lanean ari direnei nahiz nork bere kontura diharduten pertsonendako.
Edukiei dagokienez, dendari baten garapen profesionalaren eredua (ezagutza, harremana, jarrera, zortea eta trebetasuna); saltzen duten argudioak, bezeroaren “ez” hori gainditzea eta bezeroaren oztopoei eta mesfidantzei aurre egitea lortzen duen metodoarekin eta aukeraketaren alternatibaren teoria, salmenta ixteko landuko dituzte.
Informazioa eta izen emateko 948 567010 telefonora deitu behar da edo sakana.admon@cederna.es helbide elektronikora idatzi.
Ikastaro hau "Enpresa txikiendako prestakuntza, 2013 CED - 2014-1015 Aurrekontua" izeneko proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektuak 27.500 euriko aurrekontua du, eta "LGENF" Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzaturik dago, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.