Bardoak taldekako ekimeneko lehen faseko azken bost saioak jokatuko dira asteburuan. Behin saio horiek jokatuta erabakita geldituko den txapelketaren bigarren fasera pasako diren taldeak. Bost multzotan daude banatuta parte hartzen duten 16 taldeak eta horietatik sei dira hurrengo fasean arituko direnak.
Ortziralean hiru saio jokatuko dira: Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua; Uitziko Merkualde elkartean bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean bertso saioa. Larunbatean Leitzan izanen dira Bardoak, Atekabeltz gaztetxean bertso-merendua eginen dute. Eta lehen fasea bukatzeko igandean Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua eginen dute.
Bardoak ekimenaren lehen fasea bukatuta, martxoaren 7tik 30era jokatuko da bigarren fasea eta horretan sei saio jokatuko dituzte. Hortik aterako dira apirilaren 12ko finalerako sailkatuko diren hiru taldeak. Ekimenaren inguruko informazio osoa www.bertsozale.com webgunean aurkituko duzue.
Otsailak 21, ostirala
• Barañaingo Haizea elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Maiharin) – 12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo)
• Uitziko Merkualde elkartean, 20:00etan, bertso-merendua
Paalletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta) – Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jokin Pinatxo, Aitor Elexpuru)
• Etxarri-Aranazko gaztetxean, 22:00etan, bertso-saioa
Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte, Unai Artieda) – Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien)
Otsailak 22, larunbata
• Leitzako Atekabetz gaztetxean, 18:30ean, bertso-merendua
Beti berandu… ta gauz onik ez! (Ander Fuentes “Itturri”, Mikel Azpiroz, Iñigo Sagastibeltza) – Zortziko Haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez)
Otsailak 23, igandea
• Barañaingo Haizea elkartean, 18:00etan, bertso-merendua
Miluzeko Barañetak (Ander Baiano, Pablo Perez, Mintxo Astiz, Ander Perez, Edurne Errea, Iker Mundiñano) – Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria)