Malerrekako pilota txapelketako kadete mailako finalerdiak ere jokatu dira

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 17a

Aurten ere jendetza espero dute Doneztebeko frontoian larunbatean jokatuko diren finaletan. Artxiboko argazkia

Otsailaren 22an Donezteben jokatuko diren finaletako protagonista guztiak erabaki dira

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, kadete mailako finalerdiak jokatu dira otsailaren 15ean, larunbat arratsaldean Doneztebeko udal pilotalekuan. Honela, otsailaren 22an jokatuko diren finaletako protagonista guziak zein izanen diren ezagun da.

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, kadete mailako finalerdiak jokatu dira otsailaren 15ean, larunbat arratsaldean Doneztebeko udal pilotalekuan. Honela, otsailaren 22an jokatuko diren finaletako protagonista guziak zein izanen diren ezagun da.

Kadete mailako finalerdietako lehenbiziko partida borrokatuan, Oberenako Garcia eta Cordónek 18 eta 17 irabazi zieten Errekako Salaberria eta Mariezkurrenari eta bigarrenean, Lazkaoko Zubizarreta eta Alberdik 18 eta 12 irabazi zieten Titin IIIeko Marcos eta Lazkaoko Muruari.

 

Finalistak

Gisa honetara, Malerrekako eskuz binakako finalista guztiak erabakiak gelditu dira eta larunbat honetan, otsailaren 22an jokatuko dira finalak Doneztebeko udal pilotalekuan. Goizeko 10:30ean hasita, kategoria ttikienetako hiru partidak jokatuko dira.

Benjaminetan, Ilunpeko Arzallus eta Arrizabalaga, Lazkaoko Iribarria eta Zubizarretaren kontra ariko dira.

Alebinetan, Ilunpeko Egiguren eta Alberdi, Ardoiko Igoa eta Etxagueren kontra ariko dira finalean.

Infantilen kategorian, Añorgako Orbegozo eta Oliden, Zazpiturriko Osa eta Zubeldiaren kontra ariko dira.

Bazkalondoan, arratsaldeko 4:30ean hasita, bertze lau kategorietako finalak jokatuko dira.

Kadeteen kategorian, erran bezala, Oberenako Garcia eta Cordón, Lazkaoko Zubizarreta eta Alberdiren kontra ariko dira.

Jubeniletan, Tartaloetxeko Matxin eta Arangurenek, Markinako Zubikarai eta Urizar izanen dituzte arerio hondar partidan.

Bigarren mailako seniorretan, Andoaingo Escudero I eta Elustondo, Oiarpeko Hernandez eta Imazen kontra ariko dira.

Elite mailako kategoria nagusian, azkenik, Buruzgaingo Esain eta Huarteko Tabar, Oberenako Diaz eta Iturriagaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun