Baztango Bertan, Berako Larun Haizpe, Doneztebeko Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuek elkarteak, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzaz zozketatutako Dacia Sandero autoa dagoeneko bere jabearen eskuetan dago. Aurtizko Sagrario Mindegia da saritua suertatu zen 5.885 zenbakiaren jabea, baina Ibai Berregi semeak jaso zituen giltzak Natalia Rekarte Doneztebarrak elkarteko presidentearen eskutik otsailaren 13an. Eskualdeko lau komertzianteen elkarteko ordezkariak ere bildu ziren Donezteben.
Zozketaren balorazio ona
Komertzianteen Elkarteek zozketaren balorazioa ona egin dute eta eskerrak eman nahi izan dizkiete boletoak erosiz kolaboratu duten bezero guztiei. Zozketa honekin lortu den diruarekin, komertzianteek aurrez ikusia zuten proiektu bat aitzinera atera nahi dute. Hain zuzen, Fideltasun Txartela bat egin nahi dute Lesaka, Bera, Doneztebe eta Baztango bezeroendako.