Bardoak taldekako bertso txapelketa Bera eta Leitzara ailegatuko da asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 14a

Leitzako Harrapazank taldeak puntua eskuratu zuen joan den asteburuan eta orain "etxean" jokatuko du larunbat arratsaldean. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Ortziral arratseko 9etan Berako gaztetxean izanen da saioa eta larunbat arratsaldeko 6etan Leitzako Aurrerran

Pasa den asteburuan sei saioekin abiatu zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa eta asteburu honetan izanen du segida txapelketaren lehen faseak, bortz saio berrirekin. Horietako bi eskualdean izanen dira: ortziral arratsean Berako Gaztetxean eta larunbat arratsaldean Leitzako Aurreran.

Pasa den asteburuan sei saioekin abiatu zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa eta asteburu honetan izanen du segida txapelketaren lehen faseak, bortz saio berrirekin. Horietako bi eskualdean izanen dira: ortziral arratsean Berako Gaztetxean eta larunbat arratsaldean Leitzako Aurreran.

Ortziralean bi saio jokatuko dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarten bertso-merendua eta Berako gaztetxean bertso-merenduan. Larunbatean, beste hiru saio jokatuko dira: Otsagabiako Gartxo elkartean bertso-merendua, Leitzako Aurrera elkartean bertso saioa eta Gaintzako elkartean bertso-merendua.

Bardoetako gainerako saioen moduan, talde lana da bertsolariek egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak. Bardoak ekimenak hurrengo asteburuan izanen du segida, lehen faseko azken bortz saioekin. Ekimenaren inguruko informazio osoa www.bertsozale.com webgunean aurkituko duzue.

 

Otsailak 14, ortzirala

• Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etan, bertso-merendua

Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta) – Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte, Unai Artieda)

• Berako gaztetxean, 21:00etan, bertso-merendua

Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Jokin Pinatxo) – Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo)

 

Otsailak 15, larunbata

• Otsagabiako Gartxot elkartean, 16:30ean, bertso-merendua

Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Migel Anjel Ortiz de Guzman, Mikel Xabier Juaniz) – Beti berandu… ta gauz onik ez! (Ander Fuentes “Itturri”, Mikel Azpiroz, Iñigo Sagastibeltza)

• Leitzako Aurrera elkartean, 18:00etan, bertso-saioa

Harrapazank (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi) – Miluzeko barañetak (Ander Baiano, Ander Perez, Mintxo Astiz, Pablo Perez, Edurne Errea, Iker Mundiñano)

• Gaintzako elkartean, 19:00etan, bertso-merendua 

Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza) – Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano, Xabier Maia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun