Malerrekako pilota txapelketako kadete mailako finalerdiak jokatuko dira otsailaren 15ean Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 14a, 08:57

Larunbat arratsaldeko 5etatik aitzinera udal pilotalekuan

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, kadete mailako finalerdiak jokatuko dira otsailaren 15ean, larunbat arratsaldeko 5etan hasita Doneztebeko udal pilotalekuan. Honela, finalista gehientsuenak erabakiak geldituko dira.

Lehenbiziko partidan, Oberenako Garcia eta Cordón, Errekako Salaberria eta Mariezkurrenaren kontra ariko dira eta bigarrenean, Titin IIIeko Marcos eta Lazkaoko Murua, Lazkaoko Zubizarreta eta Alberdiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!