Aimar Olaizola izendatu dute 2013ko Nafarroako gizonezko kirolaririk onena

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 11

Ezkerretik eskuinera: Pruden Induráin, Yolanda Barcina, Aimar Olaizola eta Pedro Arozarena. Nafarroako Gobernua

Otsailaren 10ean eman zituen sariak Nafarroako Gobernuak

Iaz egindako lehiaketa ofizialetan izandako lorpen eta kirol-jardunengatik azpimarratzekoak izan ziren kirolari, teknikari eta erakundeak saritu ditu Nafarroako Gobernuak otsailaren 10ean. Aurten, honako hauek izan dira sarituak zazpi kategorietan: Aimar Olaizola Apezetxea pilotaria, gizonezko kirolari onenaren modalitatean; Carlota Ciganda eta Beatriz Recari golfl jokalariak emakumezko kirolari onenak; Mª Ángeles Pérez Martín, kirol-teknikari onena; Eusebio Unzué, kirol-zuzendari onena; Nafarroako Igeriketa Federazioa, kirol-federazio onena; Ardoi Saskibaloiko Nafarroako Fundazioa, kirol-klub onena; eta Helvetia Anaitasuna, kirol-talde onena.

Iaz egindako lehiaketa ofizialetan izandako lorpen eta kirol-jardunengatik azpimarratzekoak izan ziren kirolari, teknikari eta erakundeak saritu ditu Nafarroako Gobernuak otsailaren 10ean. Aurten, honako hauek izan dira sarituak zazpi kategorietan: Aimar Olaizola Apezetxea pilotaria, gizonezko kirolari onenaren modalitatean; Carlota Ciganda eta Beatriz Recari golf jokalariak emakumezko kirolari onenak; Mª Ángeles Pérez Martín, kirol-teknikari onena; Eusebio Unzué, kirol-zuzendari onena; Nafarroako Igeriketa Federazioa, kirol-federazio onena; Ardoi Saskibaloiko Nafarroako Fundazioa, kirol-klub onena; eta Helvetia Anaitasuna, kirol-talde onena.

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak saritu diren pertsona eta erakundeak zoriondu ditu, eta aitortu die «etorkizuneko belaunaldien isla direla, baita herritar arrunt askoren erreferentea eta eredua ere». Nafarroako Gobernuak 1984. urtetik urtero banatzen ditu kirol-sariak, eta lehiaketa- kirolen sari gorenak dira. Ekitaldia Tronu Aretoan egin da, eta bertan izan dira Pruden Induráin Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Pedro Arozarena Kirol zuzendariorde nagusia ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun