Malerrekako pilota txapelketako benjamin eta alebin mailako finalistak erabaki dira Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 11

Kadete mailako final laurdenetako partidak ere jokatu ziren igandean Sunbillan

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, benjamin eta alebin mailako finalerdiak jokatu zituzten igande goizean Doneztebeko pilotalekuan.

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketan, benjamin eta alebin mailako finalerdiak jokatu zituzten igande goizean Doneztebeko pilotalekuan.

Benjamin mailan, Ilunpeko Arzallus eta Arrizabalagak 18 eta 5 irabazi zieten Andoaingo Arrillaga eta Belokiri eta Lazkaoko Iribarria eta Zubizarretak 18 eta 2 irabazi zieten Zestoako Ruiz eta Sasiain-i.

Ondotik, alebin mailan, Ilunpeko Egiguren eta Alberdik 18 eta 3 irabazi zieten Añorgako Albeniz eta Unanueri eta Ardoiko Igoa eta Etxaguek 18 eta 9 irabazi zieten Urretxuko Izagirre eta Garciari.

 

Kadeteak Sunbillan

Sunbillan, kadete mailako pilotariak aritu ziren igande goizean. Hauek izan ziren emaitzak:

Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe), 11 - Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka), 18

Gaskue (Erreka) eta Gil (Esteribar), 0 - Garcia eta Cordon (Oberena), 18

Bikuña eta Alberdi (Antiguo), 4 - Marcos (Titin III) eta Murua (Lazkao), 18

Garate eta Oñaederra (Azkoitia), 8 - Zubizarreta eta Alberdi (Lazkao), 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun