Konpostaren inguruan lehendik iragarri gabe zeuden bi bilera eginen dira Lesakan otsailaren 19an

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 18a

Konpostajearen inguruan Beran egin zen bileretako bat. Utzitako argazkia

Asteazkenean 12:30ean eta 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean

Auzoko eta etxeko konpostaren inguruko kanpaina martxan da Baztan-Bidasoaldean. Kanpaina honetan materia organikoaren birziklapenean urrats bat aitzinera eman nahi da eta zonaldeko herri guztietan bilerak egiten ari dira. Aste honetarako iragarriak zeuden bilerez gain, otsailaren 19an, asteazkenean bertze bi bilera eginen dira Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, 12:30ean eta 17:00etan. Bilerak, beharraren arabera euskaraz eta gazteleraz egiten direla gogorarazi nahi dute Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatetik.

Auzoko eta etxeko konpostaren inguruko kanpaina martxan da Baztan-Bidasoaldean. Kanpaina honetan materia organikoaren birziklapenean urrats bat aitzinera eman nahi da eta zonaldeko herri guztietan bilerak egiten ari dira. Aste honetarako iragarriak zeuden bilerez gain, otsailaren 19an, asteazkenean bertze bi bilera eginen dira Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, 12:30ean eta 17:00etan. Bilerak, beharraren arabera euskaraz eta gazteleraz egiten direla gogorarazi nahi dute Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatetik.

Herri bakoitzean bi bilera mota eginen dira. Lehenbizikoan zonaldeko hondakinen kudeaketa orokorraren inguruan eta zehazki materia organikoaren inguruan arituko dira, eta bigarrenean, aldiz, konpostajea zer den, zer botatzen ahal den eta zer ez, nola egiten den, etabar, azalduko da.

Baratza edo belar zati bat dutenek eta kanpainan izena ematen duten bizilagunek konpostajea egiteko behar den guztia doan hartu ahal izanen dute: konpostagailua, aireagailua eta konpost gida, konpostajearen inguruko ikastaroaren ondotik banatuko direnak. Gainera, konpostajearen prozesuaren zehar teknikoen bixita hartu ahal izanen dute eta laguntza eskatu ahal izanen dute dituzten zalantzak edo galderak argitzeko. Konpostagailua paratzeko tokirik ez duten bizilagunek baina beraien hondakin organikoak konpostatu nahi dituztenek, auzoko konposta egiteko aukera izanen dute. Gainera, partehartzaileek Baztango Udalera (948 580 006) edo Malerreka (948 451 746) edo Bortzirietako Mankomunitateetara (948 635 254) deitu ahal izanen dute galderak egiteko, laguntza teknikoa jasotzeko eta, laburtuta, denbora guztian konpostajeari gurekin batera aurre egiteko. Erakunde hauetako web guneetara ere jo dezakete kanpainaren materialak edo ohiko arazo eta soluzioak ikusteko. Web guneak honako hauek dira: www.baztangoudala.eu, www.malerrekakomankomunitatea.com eta www.bortziriakzabor.com


Bertze bilerak

Otsailak 18, asteartea

11:00etan Amaiur

12:00etan Azpilkueta

18:30ean Amaiur

19:30ean Azpilkueta

Otsailak 19, asteazkena

11:00etan Almandoz

19:00etan Almandoz

Otsailak 20, ortzeguna

11:00etan Ziga

12:00etan Berroeta

18:30ean Ziga

19:30ean Berroeta.

Bertze bilerarik behar izanez gero, erabiliko litzateke.

 

Informazio puntuak ere

Bileretara joan ez direnentzat eta informazioa nahi dutenentzat edo konpostagailua eskatu nahi dutenentzat, informazio puntua ere jarrito da. Informazio puntu hau bilerak egin diren herrietan egonen da, eta bilerak bukatu eta ondorengo egunetan izanen da.

• Doneztebe: Otsailaren 18an, asteartea, Malerrekako Mankomunitatean

• Arizkun: Otsailaren 19an, asteazkena, ostatuan

• Erratzu: Otsailaren 20an, ortzeguna, Lixutegian

• Amaiur: Otsailaren 21ean, ortzirala, Otsondo elkartean

• Azpilkueta: Otsailaren 24an, astelehena, Soziedadean

• Berroeta: Otsailaren 25ean, asteartea, Batzartegian (frontoiaren gainean)

• Ziga: Otsailaren 26an, asteazkena, Batzartegian (eskolaren gainean)

• Almandoz: Otsailaren 27an, ortzeguna, Batzartegian

• Arantza: Otsailaren 28an, Herriko Etxean

Informazio puntu hau toki eta egun hauetan, arratsaldeko 5etatik 8tara egonen da irekia. Norbaitek bere herriko informazio puntura joateko aukerarik ez badu, bertze herri batera hurbiltzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun