Hazien Eguna ospatzeko bi ekitaldi antolatu dituzte aurten

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Joan den urtean ere Elizondon egin zen Haziaren Eguna. Artxiboko argazkia

Lehenbizikoa otsailaren 8an izanen da Elizondon eta bigarrena otsailaren 22an Beran

Aurten Bidasoaldeko Hazi Sareak, Bidazi Elkarteak eta Nafarroako Hazi Sareak bi ekitaldi antolatu ditu hazien eguna ospatzeko. Baztango Udalaren Inguru Batzordearen, Barraskilo elkartearen, EHNE sindikatuaren, Elizondoko Gaztetxearen eta Erdiz Bizirik taldearen laguntza izan dute antolaketan. Bi egun horietako lehena Elizondon eginen da otsailaren 8an, larunbatean.

Elizondon Merkatu Plazan izanen da hitzordua. 11:00etan hazi trukaketa eginen da eta 14:00etan bazkari autogestionatua gaztetxean. Norbere baratzeko berezitasunak eramateko deia egin dute antolatzaileek.  

Otsailaren 22an Beran

Beran ere egitarau berdintsua prestatu dute otsailaren 22rako. 11:00etan hazi trukaketa eginen da Toki Onan eta “Open Space” eztabaida gunea zabalduko da. 14:00etan bazkari autogestionatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun