103 pilotari hasi dira Bortzirietako eskuz banakako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Martxoaren 15ean jokatuko dira finalak Lesakan

Bortzirietako lau terdiko eskuz banakako pilota txapelketaren hamahirugarren edizioa urtarrileko azken asteburuan abiatu zen. 103 pilotari ari dira jokatzen, zortzi kategoriatan banatuak. Dena ongi ateratzen bada, finalak martxoaren 15ean jokatuko dituzte Lesakan.
Bortzirietako pilotariekin batera, Oiartzun, Hondarribia, Irun, Baztan eta Iparraldekoak ere ariko dira txapelketan. Kategoria ttikienetakoak (ttikiak, Umeak B, Umeak A, Kimuak B eta Kimuak A) ligaxka moduan jokatuko dute eta infantilek, kadeteek eta jubenilek kanporaketak dituzte. Partidak, Beran ortziral eta igande goizetan, Lesakan larunbatetan, Arantzan larunbatetan eta Etxalarren igandeetan jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun