Urtarrilaren azken astearte eta asteazkenean pottokak nagusitzen dira beti Ezpeletako plazan. Aurten ere hazleek zioten gero eta gutiago saltzen dutela, halere Ezpeletarat joan zirenek egun goxoak pasatzeko parada izan zuten. Bisitarien artean senpertar, saratar eta Nafarroa mendialdeko lagun andana ageri zen aurten ere.