Duela 5 urte Lapurdi 1609 elkartea muntatu zen herrian 400 urte lehenago Euskal Herrian gertatu ziren epaiketak gogoratzeko eta hemengo historia ezagutarazteko liburu, mintzaldi eta antzerki baten bidez. Duela 200 urte Urdazuri aldean Napoleonen soldaduek egin desmasien berri eman zuen elkarte berak iaz. Talde huntako kideak ez daude geldirik eta orain munduko lehen gerla gogoratu nahi dute abuztuan mendea beteko baita gatazka haundia hasi zela. Mintzaldi zikloa prestatzen ari dira eta jadanik jakin da Eneko Bidegain kazetaria eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko duela gai hortaz Senperen udazkenean. Munduko lehen gerla eta bere aipamenak Euskal Herriko orduko prentsan sakonki aztertu ditu Bidegainek eta horren berri emanen du Elkar argitaletxeak laster plazaratuko duen liburuan.