Azken urteetan euskara eta euskal kulturaren aldeko laguntza haundia eman du Andoni Iturrioz, Larraldea kultur etxeko jabeak. Gure herrian laketu den gipuzkoar hunekin mintzatu da berriki Allande Boutin France 3 Euskal Herri telebistako kazetaria. Bien arteko solasaldia “Txirrita” France 3 Aquitaine kateko emankizunean ikusten ahalko da heldu den martxoaren 2an igandearekin goizeko 11:30ean, eta gero interneten. Sustrai Colina bertsularia, Agurtzane Anduetza artista, Gorriti eta Basterretxea zizelkariak eta Jean Michel Bedaxagar kantariak ere agertuko dira Senperen grabatu duten “Txirrita” emanaldi hortan. Andoni Iturrioz hobeki ezagutzeko parada eskainiko du Allande Boutin kazetariak.