Arte garaikide festibala ospatuko da udazkenean hirugarren aldikoz

Franck DOLOSOR 2014ko otsailaren 7a

Anne Marie Jeannou eta Iñaki Viquendik apailatuko dute urrian

 Berinak Senpereko arte garaikide festibala hirugarren aldikoz apailatuko dute heldu den urrian Anne Marie Jeannou eta Iñaki Viquendik. Bi senpertar hauek arte ederrak ikasi zituzten eta orain beren zaletasuna hedatu nahi dute herritarren artean. 2009an, Berinak festibala asmatu zuten eta bi urte geroago artista frango gonbidatu zituzten berriz Senpererat. Aurten, festibalaren parte bat Inharrean iraganen da, eta bertzea irailean estrenatuko den Larreko ikusgarri gela berrian. Hirugarren hitz orduak hedadura haundiagoa hartuko du eta sorpresak eskainiko ditu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun