2013 urtean kirol eta kultur jarduerak antolatzeko edo arlo horietan ari diren elkarteak eta gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteak diruz laguntzeko subentzioak onartu ditu Baztango Udalak.
KIROLEAN 47.340 EURO
Kirol arloari dagokionez, denera 47.340 euroko laguntza eman du, 26.250 euro errendimenduko kirol jardueretarako eta 21.090 espartzimendukoetarako.
Errendimenduko kirol jarduerei dagokienez, CD Baztanek 7.250 euroko laguntza jasoko du; BRT-Menditarrak taldeak 7.550 euro; Txaruta Pilota Elkarteak 4.500 euro, Baztango Kirol Taldeak 5.950 euro eta Amaiurko Sokatira Taldeak 1.000 euro.
Espartzimenduko kirol jardueretarako, Baztan Ikastolak 1.850 euroko dirulaguntza jasoko du; San Francisco Javier ikastetxeak 3.450 euro; Laxoa Elkarteak 1.360 euro; Baztango Mendigoizaleek 2.000 euro; Aranabia Kirol Taldeak 80 euro; Txaruta Pilota Elkarteak 2.800 euro; CD Baztanek 2.200 euro; BRT-Menditarrak taldeak 1.500 euro; Basaburua Kirol Taldeak 1.050 euro eta Baztango Kirol Taldeak 4.800 euro.
KULTURAN 21.260 EURO
Kultur jarduerak egiteko eta kultur elkarteak diruz laguntzeko 21.260 euro bideratuko ditu Udalak. Horietatik 15.632 euro kultur elkarteek jasoko dute, honela banatuak: Baztandarren Biltzarrak 6.000 euro, Erratzuko Kultur Elkarteak 3.350 euro, Iruritako Dantzariek 2.149 euro, Elizondoko Recreo Musika Banda 2.112 euro, Jo ala Jo elkarteak 2.021 euro, Museoaren Lagunak-Kasino Elkarteak 962 euro, Baztango Dantzariak elkarteak 410 euro, Elizondoko Abesbatzak 316 euro eta Itsusi elkarteak 132 euro. Guraso Elkarte ezberdinek 4.269 euro jasoko dute eta bertze bi elkartek 1.359 euro (Lore emakume elkarteak 927 euro eta Legate barrideen elkarteak 432 euro).
GIZARTE PROIEKTUETARAKO 16.000 EURO
Gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek 16.000 euroko dirulaguntza jasoko dute Udaletik, honela banatuak: Bidelagun elkarteak 4.762,80 euro, Xaulik 2.600 euro, Elikagai Bankuak 2.591,40 euro, Anasaps-Dizdirak 2.200 euro, Anfasek 1.503,80 euro, Eguzkilorek 1.242 euro eta Afinak 1.100 euro.
Nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko, berriz, 41.912,53 euro bideratu ditu Baztango Udalak.