Iaz, inaute ttikiak izandu genituen, puska biltzerik gabekoak, eta aurten zer edo zer egin nahi dutenaren soinuak dabiltza. Ea zerbait moldatzen duten, ohitura hori ere alde batera uztea seinale makurra litzateke eta. Inaute sasoia denez, 1970ekoak ekarri nahi nituzke gogora. Hona nola idatzi zuen don Tomas zenak: “Urtero bezala, aurten ere, gure erriko mutillak egin dituzte bere pestak. Ilbeltzaren 11'garrenean asi zituzten eta 15'garrenean bukatu. Otordua eta dantza izan zituzten beuen eginkizun nagusienak. Beste jostaketarik etzuten antolatu. Aurreko urtietan aizkora apustutxo bat izatera saiatu dira. Elkarrekin konpondu dirala entzun dugu. Berri onek asko poztu gaitu. Aserrekeriak inun ez du gauz onik. Beren onerako, urtero bezala, Meza bat atera zuten. Igandean eman giñuen, kanpora bearrak giñalako, astelenian”.